“Neurozientzia Eskolan” hitzaldia bihar, martxoak 11, Topic-en

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/10 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Jesus C. Guillénen eskutik neurohezkuntzaren oinarrizko printzipioak ezagutzeko aukera izango da.

  • Bereziki, hezkuntza alorreko profesionalei zuzendua dago hitzaldia baina interesa duen edonork parte hartu dezake.

 

Tolosako Udalaren laguntzarekin, Berritzeguneak, neurozientzia eta hezkuntzari buruzko bigarren hitzaldia antolatu du, oraingoan, Tolosan.

Berritzeguneak, zonaka edota lurraldeka antolatuta, hezkuntzaren berrikuntza eta hobekuntzarako sortutako Laguntza Zerbitzuak dira. Helburu dute eskola barrutiak bultzatzea, hezkuntza bitartekotasuna berritzea eta hobetzea eta irakasleriaren etengabeko gaurkotzea sustatzea.

Horren haritik, antolatu dute “Neurozientzia Eskolan” hitzaldia biharko, martxoak 11, arratsaldeko 17:30ean Topic-en.

Bereziki hezkuntza alorreko profesionalei bideratuta dago, dagoeneko 200 pertsona inguruk izena eman dute, baina interesa duen edonork parte hartu dezake saioan.

Jesús C. Guillénen eskutik neurohezkuntzaren oinarrizko printzipioak ezagutzeko aukera izango da, besteak beste, biharko hitzaldian.

Neuro zientziaren esanetan, garunak bere biziraupenerako beharrezkoak diren egoerak emozioekin lotzen ditu. Eta ikaskuntza prozesurako emozio egokienak, arreta eta motibazioa aktibatzen dituztenak dira: alaitasuna, sorpresa eta konfiantza. Arreta beraz, ezinbestekoa da ikasteko, motibaziorako eta ikasitakoaren aurrean jarrera positiboa izateko.

Oinarri horien ikasgelarako zein edozein hezkuntza-testuingururako inplikazio pedagogikoak azalduko ditu Guillenék bihar, baita ikasgelan aplikatutako adibide praktikoak ere eta parte-hartzaileek beren hezkuntza esperientziak partekatzeko aukera ere izango dute.

Hitzaldian parte hartzeko aurretik izena eman behar da ondorengo helbidean: http://bit.ly/neurohezkuntza_2020.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA