Menpekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonen aldi baterako egoitzetako egonaldietarako eskariak egin daitezke

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2020/03/09 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Aldi baterako egonaldiak izaten dira, eta mendekotasuna duten pertsonez arduratzen direnek atseden hartu ahal izateko eskaintzen den zerbitzua da.

  • Egonaldi laburrak edo luzeak izan daitezke eta eskaerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira.

 

Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonek egoitzetan egonaldiak egin ahal izateko eskariak egiteko epeak irekita daude. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da, mendekotasuna duten pertsonez arduratzen direnek atseden hartu ahal izatea helburu duena.

Zerbitzua erabili ahal izateko, derrigorrezkoa da aurretik programan onartua izatea. Behin onarpena lortuta, egonaldiak bi motatakoak izan daitezke: laburrak edo luzeak.

  • Egonaldi laburrak: Bost gau edo gutxiagokoak izaten dira, eta eskariak 15 egun natural lehenago egin behar dira. Abuztuan, Aste Santuan eta Gabonetan ezingo da egonaldi laburrik egiteko eskaririk egin.

  • Egonaldi luzeak: 15 egunekoak edo urtean gehienez hilabetekoak izan daitezke. Mota honetako egonaldiak bi modutara kudeatzen dira: Udako, Aste Santuko edo Gabonetako kanpainetan 15 egun naturaleko egonaldiak egin ahal izango dira, hilabete bakoitzaren lehen edo bigarren hamabostaldian. Kanpainatik kanpo, berriz, eskaera bat baino gehiago egin daiteke, baina orotara ezingo da zerbitzua hilabetez baino gehiago erabili (modu jarraian edo egonaldi bat baino gehiagotan). Kanpainaz kanpo, hilabete jarraiko egonaldiak maiatzean, urrian edo azaroan egin ahal izango dira eta eskaerak gutxienez 20 egun lehenago tramitatu beharko dira.

Egonaldi luzeko kanpainen kasuan, bestalde, honakoak dira eskaerak udaletxeko Gizarte Zerbitzuen sailean aurkezteko azken egunak:

  • Ekaineko 2. hamabostaldirako: Apirilaren 7a

  • Uztailerako: Apirilaren 30a

  • Abuzturako: Ekainaren 10a

  • Iraileko 1. hamabostaldirako: Uztailaren 10a

Abenduan egin nahi diren egonaldi luzeetarako eskariak urriaren 20a baino lehen egin beharko dira. Abenduko kasuan, egonaldiak egin ahal izateko datak honakoak izango dira:

  • 2020ko azaroaren 30etik abenduaren 13ra (gehienez bost gau)

  • 2020ko abenduaren 14tik 27ra

  • 2020ko abenduaren 28tik urtarrilaren 8ra

Eskaera guztiak Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean egin behar dira eta egonaldi laburrei zein luzeei buruzko informazio gehiago behar izanez gero ere bertan eskatu daiteke.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA