Tolosako izaera sozialeko elkarteen I. topaketa egin zen pasaden ostiralean Zerkausian
2017/12/04 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuen eta Gazteria Sailek sustatuta, herrian presentzia duten 20 bat elkartek hartu zuten parte pasaden ostiraleko Tolosako izaera sozialeko elkarteen I. topaketan. Irekieraren ostean, elkarte bakoitzak bere proiektua aurkeztu zuen, aurkezpena eginez edota postua jarriz, eta hitzaldi bat ere izan zen elkarteen ikerketa eta berrikuntza sustatzen duen Eibe elkarteko Unai Lizasoren eskutik.