Mendeko pertsonek egoitzetan 'aldi baterako egonaldiak' egiteko urteko egutegia eta eskaera epeak argitaratu ditu Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/01/23 | Gizarte Zerbitzuak eta Osasuna
  • Ekimen honekin egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko pertsonei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean.
  • Egonaldi laburrak, 5 gau edo gutxiago irauten dutenak, eta egonaldi luzeak, hamabostaldikoak, daude eskatzaileen eskura.
  • Eskaerak Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan edota Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan gauzatu behar dira.
  • Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Departamentuak kudeatzen duen 'aldi baterako egonaldiak' ekimenaren urteko egutegia eta eskaerak burutzeko epea argitaratu du Udalak. Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatua da eta egoitza batean aldi baterako egonaldia egiteko aukera ematen zaie beren etxeetan bizi diren mendeko pertsonei, hainbat arrazoi direla eta, denboraldi jakin batez etxean bizi ezin direnean.

Bi egonaldi-mota daude: egonaldi laburrak eta luzeak.

  1. Egonaldi laburrak: 5 gau edo gutxiago irauten dutenak dira. Eskaerak egiteko azken eguna: egonaldia hasi baino 21 egun lehenago. Honakoa da egutegia:

  1. Egonaldi luzeak: hamabostaldika kudeatzen da. Hilabete bakoitzaren lehenengo edo bigarren hamabostaldiaz gozatu ahal izango da, inoiz ez jarraian. Urtean gehienez 2 hamabostaldi eska daitezke; udarako kanpainan, bakarra. 40 eguneko aurrerapenarekin egin behar da eskaera.

Eskaerak egin behar dira Udate Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera 7:15etatik 14:15era, edota Gizarte Zerbitzuetako Departamentuan, astelehenetik ostiralera (ostegunetan izan ezik) 10:00etatik 13:00etara.

Informazioa gehiagorako Tolosako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara bertaratu daiteke, 943 69 75 00 telefonora deitu edota gizartezerbitzuak@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA