Ia 4,9 milioi euro gehitu dira aurtengo aurrekontura ezohiko egoerari aurre egin eta estrategikoak diren proiektuak garatzeko
2021/05/28 | Idazkaritza
Iazko gerakinetatik ia 4,9 euro bideratuko dira besteak beste ondorengo proiektu eta egitasmoak aurrera eramatera: turismo eta ostalaritza sektoreei bideratutako laguntzak, kulturaren sustapena, ekintzailetzarako jarduerak, azokako proiektuaren sustapena, argiteria planaren eguneraketa, Paper kalearen eraberritzea, Amarotzeko estalpe eta urbanizazioa, Emakumeen Etxearen obra, Gorriti plazaren zaharberritze integrala, Usabaleko 3. fasea garatzeko proiektua edota Abegiko obra.