Ohiko Osoko Bilkura martxoaren 31n, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/03/30 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du martxoaren 31n, osteguna, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:
1.    Akta hau onartzea:
    2022ko otsailaren 23ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
2.    Berrestea 2021eko azaroaren 23ko Gobernu Batzarraren erabakia: Uzturre Asistentzia Guneak eskainiko duen Adinekoen Eguneko Arretarako zerbitzuaren prezioa onartzea.
3.     Uzturre Asistentzia Guneak eskaintzen dituen zerbitzuen tarifak eguneratzea.
4.     Onartzea turismo oroigarriak saltzeko prezio publikoak.
5.    Onartzea Oriaburu eraikineko areto nagusia erabiltzeko baimenaren tasa.
6.    Onartzea Tolosako udalerrian arlo sozioedukatiboan eta psikosozialean esku-hartzeko zerbitzu-kontratuaren espedientea, eta hasiera ematea lizitazioari.
7.    Hasierako onarpena ematea Oriaburuko areto nagusia erabiltzeko Erregelamenduari.
8.    Onartzea Tolosa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzan(GGLA) integratzeko prozesuan beste udalerri baten sarrerak eraginda sorturiko baldintza aldaketak.
9.    Alkatetza dekretu hauen berri ematea:
2022/213 Herritarren Batzorde Informatiboko lehendakariaren izendapena.
10.    Behin betiko onartu izanaren berri ematea: Tolosako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko programaren 2. fasearen 1. atala.
11.    Behin betiko onartu izanaren berri ematea: Tolosako Udaleko giza baliabideak arrazionalizatzeko programa. 2022. urteko plantilla organikoa eta lanpostu zerrenda.
12.    Mendebaldeko Saharari buruzko mozioa.
13.    Ukrainari buruzko mozioak.
14.    Mugi-tarifa sistemari buruzko mozioa.
15.     Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA