Ohiko Osoko Bilkura otsailaren 23an, 19:30ean batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/02/21 | Idazkaritza

Udalak Ohiko Osoko Bilkura egingo du otsailaren 23an, asteazkena, 19:30ean, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan, honako gai-zerrenda honekin:
1.    Ondorengo akta hau onartzea:
    2022ko urtarrilaren 27ko Ohiko Osoko Bilkurakoa.
2.    Giza baliabideak arrazionalizatzeko programa: hasierako onarpena ematea 2022. urteko plantilla organikoari eta lanpostu zerrendari.
3.    Onartzea hiri-lurren balio gehikuntzaren gaineko zergaren ordenantza fiskalaren aldaketa.
4.    Onartzea 2020-2022 Tolosako Udalaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoren aldaketa.
5.    Tolosako udal kirol-instalazioen kudeaketa integralerako zerbitzuen emakida-kontratua adjudikatzea.
6.     Onartzea Tolosako Udalaren eta VISESA sozietate publikoaren arteko lankidetza-hitzarmena, errentamendu araubide iraunkorreko babes publikoko 111 etxebizitza eraikitzeko Tolosako HAPOko «20.1-Amarotz-Paper fabrika» hirigintza eremuko P-1 lursailean.
7.    Berrestea 2022/239 Alkatetza Dekretua, zeinaren bidez, Udalak legezko ordezkaritza ematen duen Eulen SAk Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan hasitako 67/2022 prozedura arruntean, KEAOren ebazpenaren aurka, zeinak udal eraikinak garbitzeko kontratua esleitzeko erabakiaren aurkako errekurtsoa ezetsi zuen.
8.    Berrestea 2022/403 Dekretua, zeinaren bidez Kirolzer SL merkataritza-sozietateari sarbidea ematen zaion, dagokion prozedura-unean, Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketa integralari buruzko espedientea kontsultatzeko.
9.    Berrestea Alkatetzaren 2022/129 Dekretua zuzentzen duen 2022/402 Alkatetza Dekretua. Dekretu hartan, alkate-lehendakariak kontratazio-organo gisa zituen eskumen guztiak Antolaketa Lan-Esparruko zinegotziaren esku utzi zituen, eta kontratazio-mahai iraunkorraren osaera aldatu zuen, alkate-lehendakariaren eskumeneko kontratazioetan laguntzeko organo gisa.
10.    Onartzea organo kolegiatuetako ordezkarien izendapenak.
11.    Berri ematea EAJ/PNV udal taldeko kide eta ordezkoen aldaketa batzorde informatibo eta Berdintasun Kontseiluan.
12.    Alkatetza dekretu hauen hauen berri ematea:
-    2022/151: Alkateordeen izendapenak.
-    2022/152: Tokiko Gobernu Batzarreko kideen izendapena.
-    2022/281: Zinegotzi delegatuen  izendapena eta eskumenen delegazioak
13.    Behin betiko onartu izanaren berri ematea:  Kiroletako ordenantza espezifikoaren dirulaguntza. 1. eta 2. eranskinen oinarri berriak.
14. Berri ematea: 1/2022 kreditu aldaketaren espedientea
15. Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA