Tolosako Udaleko alderdien Bizikidetza-Mahaiak egindako lana errepasatu eta etorkizunera begirako konpromisoak hartu ditu
2023/03/29 | Idazkaritza
2016. urtean osatu zen alderdien Bizikidetza Mahaiak jarraipena izan du legealdi honetan ere; lehen urratsa izan zen aurreko legealdian Aranzadi Zientzia Elkartearekin hasitako hitzarmenari jarraipena ematea. Oroimena Tolosa webgunea sortu da, eta momentu honetan gertuko memoria ikertzen ari da Aranzadi. Bestalde, azken urteetan, urtero antolatu da “Bizikidetza Sustatzen” ekitaldi zikloa bizikidetza, biktimak, memoria, indarkeria politikoaren ondorioak, egia, aitortza, torturaren errealitatea, topaketa konpontzaileak eta erreparazioarekin loturiko gaiak jorratzeko. Eta azken denboran, herriko biktimekin elkarrizketak abiatu dira, beren beharrak eta egoerak ezagutzeko.


.jpg)


