Kiroletako diru-laguntza lerro ezberdinetara proposamenak aurkezteko epea zabalik

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/06/22 | Kirolak
  • 4 dira lerroak eta 210.800 euro aurreikusi dira: Kluben egiturak indartzeko eta garatzeko, Eskola Kirolaren kudeaketarako, kirol jarduera bereziak antolatzeko eta igeriketa kanpaina gauzatzeko.
  • Eskaerak aurkezteko epea, egituren diru-laguntza lerroaren kasuan, ekainaren 27a artekoa izango da (barne), eta beste hiru lerroena (Eskola Kirola, kirol jarduera bereziak, igeriketa) ekainaren 28a bitartekoa (barne).

Jarduera fisikoa eta kirola sustatuz, herritarren ongizatea, bizi kalitatea eta osasuna mantendu eta hobetzea du helburu Tolosako Udalak. Patxi Amantegi alkateordeak nabarmendu du gainera, kirolak, kirol kluben, ikastetxeen zein beste hainbat erakunderen lankidetzaren bitartez, “kohesio soziala, hezkidetza eta berdintasunaren eszenatoki ezinhobea” garatzen duela.

Hori oinarri, eta mantentze aldera, 2018ko kiroletako diru-laguntzen deialdia zabaldu du Udalak. 4 lerro dira guztira, non 210.800 euro banatzea aurreikusi den:

  • Kluben egiturak indartzeko eta garatzeko diru-laguntza.
  • Eskola Kirolaren kudeaketarako diru-laguntza.
  • Kirol jarduera bereziak antolatzeko diru-laguntza.
  • Igeriketa kanpaina gauzatzeko diru-laguntza, tartean, desgaitasunen bat duten pertsonentzako igeriketa. Udala Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin ari da lanean azken alor hau indartu eta zabaltzeko.

Eskaerak aurkezteko epea, egituren diru-laguntza lerroaren kasuan, ekainaren 27a artekoa izango da (barne), eta beste hiru lerroena (Eskola Kirola, kirol jarduera bereziak, igeriketa) ekainaren 28a bitartekoa (barne).

Iaz 204.600 euro banatu ziren 29 elkarte/erakunderen artean diru-laguntza lerro ezberdinek ahalbidetzen dituzten jarduerak antolatzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA