Aurten ere ekintza sinbolikoak baino ez San Joanetan
2021/06/03 | Kultura, Festak eta Gazteria
San Joan sua piztuko da ekainaren 23an, 22:30etan eta herritarrek Andre Mari plazara gerturatu ahal izango dute. Plaza hesitu egingo da, sarrera eta irteerak zehaztu eta herritarrek sartu, sura hurbildu eta ateratzeko aukera izango dute; ezingo da sua ikusten geldirik egon.