Heldu da Topic-era Argien Hiria proiektu internazionala, tolosarrekin batera birziklatutako materialekin egindako hiria sortzeko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/18 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Proiektua Espainia eta Polonia arteko koprodukzioa da eta honen bitartez, parte-hartzaileek, birziklatutako produktuekin, imajinatzen, sentitzen eta/edo nahi duten hiria irudikatu ahal izango dute, ondoren, harekin txotxongilo-instalazio bat egiteko
  • David Zuazola artistak zuzendutako tailer hauek Titirijaia Jaialdiaren barruan kokatzen dira eta urriaren 24tik 28ra egingo dira. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete hemen.

 

Datorren urriaren 24tik 28ra bitartean, Argien Hiria nazioarteko proiektua eramango da aurrera  Topic-en. Aipatu hau Espainia eta Polonia arteko koprodukzioa da, hain zuzen Gulliver Teatr eta Unia Teatr Niemozliwy eta David Zuazolaren artekoa.

Birziklapena oinarri, proiektu honen bitartez, Topic-ek imajinatzen, desiratzen edota sentitzen duten hiria irudikatzeko aukera eskainiko die tolosarrei, horretarako parte-hartzaileek jarriko dituzten birziklatutako produktuetatik abiatuta. David Zuazola artistaren laguntza eta zuzendaritzarekin, eraikinak, parkeak, zubiak, itsasargiak, kaleak, ibilgailuak, biztanleak edota imajinatzen duten oro irudikatu eta eraiki ahal izango dute.

Ez da jarraibide estetikorik ezarriko. Parte-hartzaileek eraikitakoa beren banakako iruditeriaren emaitza izango da eta horiek guztiak batuta, amets eta desio desberdinek osatutako hiria eraikiko dute,  habitat komun bat, alegia.

Proiektu hau tailer moduan eramango da aurrera urriaren 24tik 28ra, Titirijai Jaialdiaren baitan. Behin proiektua amaitutakoan, parte-hartzaileek eraikitakoarekin txotxongiloen instalazioa egingo da eta horren bitartez, parte-hartzaileek sortutako hiriak bizia hartuko du.

Tailerrak doakoak izango dira eta interesa dutenek izena eman dezakete hemen.

Nazioarteko Argien Hirien bateratzea

Argien Hiria hainbat udalerri eta hiritan egiten ari den nazioarteko proiektua da. Asmoa da ekimen hau gutxienez 30 hiritan garatzea, ondoren, eraikitako hiri horiek guztiak leku bakar batean bateratuko dituen instalazio handi bat sortzeko.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA