Urriaren 19an helduak, teknologia eta seme-alabak hizpide izango dituen mahai-ingurua eskainiko da Topic-en, Tolosatzen Eskola Irekiaren egitarauaren baitan

Tolosako Udala
2022/10/17 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Mahai ingurua 18:30ean hasiko da, sarrera doakoa da eta bertan parte-hartuko dute Telmo Lazkanok, bigarren hezkuntzako irakaslea eta “No Phone challenge” proiektuaren sortzailea, Jon Bustillok, EHUko ikerlari eta irakaslea eta Miren Ros hezitzaileak.
  • ·Altxa burua!· lelopean, jardunaldia Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan antolatu dute Tolosako hiru ikastetxeetako guraso elkarteek eta Tolosako Udalak

 

Gaur egun, Internet zein mugikorraren erabilera goiztiarra kezka orokorra bilakatzen ari da, are gehiago haur, nerabe edota gazteen gurasoentzat.

Hori horrela izanik, Tolosako hiru ikastetxeetako guraso elkarteak eta Tolosako Udalak “Altxa burua!” ekimena abiarazi dute, Tolosatzen Eskola Irekiaren egitarauaren baitan. Horrela, datorren urriaren 19an, helduak, teknologia eta seme-alabak hizpide izango duen mahai-ingurua eskainiko da Topic-en.

Jardunaldia doakoa izango da eta bertan parte hartuko dute Telmo Lazkanok, bigarren hezkuntzako irakaslea eta “No Phone challenge” proiektuaren sortzailea, Jon Bustillok, EHUko ikerlari eta irakaslea eta Miren Ros hezitzaileak eta hiruek mugikorraren erabilera desegokiak sortzen dituen ondorioak aztertuko dituzte bertaratzen diren guztiekin.

Mahai-ingurua arratsaldeko 18:30ean hasiko da, esan bezala, Topic-en eta Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan kokatuko den hitzaldi sortako lehena izango da, 2022-2023 ikasturterako beste hainbat hitzaldi zein jardunaldi aurreikusi baitira Tolosatzen Eskola Irekiaren baitan eskaintzeko. Egitarauaren berri aurrerago emango du Udalak.