Zeinu Hizkuntzan egindako Filmen XIII. Jaialdia urriaren 21 eta 22an

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/10/13 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gainditzenek, Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteak, antolatu du aurten ere.
  • Urriaren 21ean Carlos Soroa aktorearen elkarrizketarekin amaituko da eguna eta urriaren 22an, film laburren proiekzioaren eta sari banaketaren ondoren afaria egingo da.

 

Mugak eta oztopoak gainditzea eta sentsibilizazioa sustatzea ditu helburu Gainditzen-ek, Tolosaldeko eta Goierriko pertsona gorren elkarteak. Gorren komunitatearen mugak eta haien errealitatea gizarteratzeko eta ezagutzera emateko lan egiten du, baita pertsona gorrek egunerokotasunean pairatzen dituzten komunikazio oztopoak deusezteko ere, eta bide horretan, urriaren 21ean eta 22an Zeinu Hizkuntzan Egindako Filmen Nazioarteko Jaialdiaren XIII. edizioa antolatu dute.

 

Gorren komunitatea osatzen duten pertsonei errekonozimendurako espazio bat eskaintzea eta aukera berriak sustatzea da jaialdiaren helburuetako bat. Horrez gain, entzuten duten pertsonak gorren komunitatera erakartzea ere lortu nahi da, gorrek egunerokoan dituzten komunikazio arazoei irtenbidea eman eta zeinu hizkuntza bultzatuz.

Olatz Peon Tolosako alkateak azpimarratu duenez, “gero eta ezagunagoa da Tolosan egiten den Zeinu Hizkuntzan Egundako Filmen Jaialdia, bai Euskal Herrian eta baita nazioartean ere, eta pozgarria da hori. Azpimarratzekoa da, baita ere, jaialdiaren funtzio eta zeregin soziala, izan ere, aukera berriak eskaintzen ditu, pertsona gorren komunitateari ikusgarritasuna ematen dio eta herritarrak sentsibilizatzen laguntzen du. Aurtengoa berezia izango da gainera, normaltasun osoz egin ahal izango delako”.

Tolosako alkateak Gainditzen elkarteari egiten duen lana “aitortu eta eskertu” dio eta herritarrak jaialdian parte hartzera animatu ditu. Horrez gain, balioan jarri du Udala gorren komunitatearengana hurbiltzeko egiten ari den lanketa ere: “Udala zeinu hizkuntza interpretazio zerbitzua eskaintzen die tolosarrei eta udal aldizkaria zeinu hizkuntzara ere itzultzen du, komunikazio oztopoak gainditzen jarraitzeko eta gorren komunitateari laguntza eskaintzen jarraitzeko helburuarekin”.

Egitarau aberatsa urriaren 21ean eta 22an

Honakoa da Zeinu Hizkuntzan Egindako Filmen Nazioarteko XIII. Jaialdiaren egitaraua. Urriaren 22ko film laburrak ikusteko sarreraren prezioa 8 eurokoa izango da eta gainditzentolosa.com-en edo Gainditzen-en Facebook kontuaren bidez eskuratu ahal izango dira.

Urriak 21

18:30. Kultur Etxean ongi etorria.
19:00. Gorren zinema emanaldia: “Peixos” filma. Bartzelonan ekoitzia Ivan Mulero zuzendariaren eskutik. Iraupena: 70 minutu. Azpitituluak gazteleraz. Amaitzean, Carlos Soroa aktoreari elkarrizketa zuzenean.

Urriak 22

16:00. Topic-eko ateen irekiera.
16:30. XIII. gor zinemaldian parte hartzen duten 15 laburmetraien proiekzioa. Amaieran sari banaketa eta zozketa egingo dute.
21:30. Tolosako Botarri jatetxean afaria.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA