Azken urteotako inauteririk jendetsu eta parte hartzaileenak
2020/03/05 | Kultura, Festak eta Gazteria
Udal gobernuak inauterietako 6 festa egunen balorazio baikorra egin du: “tolosarrek beste behin beren irudimen, sormen eta inplikazioa azaldu dute, jendetza gerturatu da geurera, ez da gertaera larririk izan eta elkarbizitza eta segurtasuna hobetzeko aurtengo neurriek aurrera pauso bat ematen lagundu dute, gaia mahai gainean jarri da eta elkarlanean urratsak egiten jarraituko dugu”.