Loreak eta Zauriak ikuskizuna eta beste hainbat kultur jarduera aste honetan Tolosan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2021/03/09 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Loreak eta Zauriak ikuskizuna, zinea, erakusketak eta beste hainbat kultur jarduera egongo dira aste honetan Tolosan, baita martxoaren 8aren inguruko ekimenak ere.

  • Sarrera guztiak kutxako webgunean edo Leidorreko leihatilan daude eskuragarri.

 

 

Beste aste batez, hainbat kultur jarduera antolatu ditu Udalak tolosarrentzat. Aste honetan gainera, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira hainbat ekimen egingo dira Udalaren eta eragileen eskutik; ostiralean aurkeztu zen egitaraua. Honakoak dira aste honetako gainerako kultur jarduerak:

Martxoaren 12an, ostirala, Loreak eta Zauriak ikuskizuna egongo da 19:00etan Leidorren. Xabier Lete omentzeko diziplina-arteko emanaldia da. Joserra Senperena pianojolea, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, eta Quico Pugès eta Xabier San Sebastian musikariak dira partaideak. Emanaldi honetan Xabier Leteren kantuak gogoratzeaz gain, bere kantuen eta bere melodien bidez gaur egun bizi dugun jendarteari begiratuko dion proposamena egiten da. Bertsoz, kantuz eta hitz lauz 70eko hamarkadatik 2020ra, bizitzatik heriotzara"ni"-tik "gu"-ra eta Xabier Letetik gugana bidaiatuko dugu.

Asteazkenera bitarte Mendi Tour jaialdia ospatuko da Tolosan. Bilbao Mendi Film Festival-eko pelikula onenak emango dira Leidorren, mendia, muturreko kirolak, abentura eta natura ardatz izanik. Sarrerak eta bonua online eskuratu daitezke Kutxako webgunean edo mendifilmfestival.com-en.

Ostegunean, astero lez, zine foruma egongo da 19:00etan Leidorren. “Deseando amar” filmea egongo da ikusgai jatorrizko bertsioan, gaztelerazko azpitituluekin. 1962an, Hong Kong-en, Chow, egunkari bateko erredaktoreburua da eta Shanghaitarrak bizi diren eraikin batera joan da emaztearekin. Han Li-zhen ezagutu du, senarrarekin eraikin berean bizitzen jarri berri den neska gaztea. Egun batean, ezusteko zerbait jakingo dute biek beren ezkontideei buruz. 

Gazte Topaguneak martxoaren 11n sukaldaritza tailerra antolatu du eta 12an zeramika tailerra. Ostiralean, baita ere, Topaguneko eserlekuak berrituko dituzte parte hartzaileek elkarlanean. Asteburuan eguraldi ona egiten badu, kalean kirol jarduerak ere egongo dira. 12-16 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintzak dira, eta aurrez izena eman behar da @topaguneatolosa Instagram kontuan.

Bestalde, “Itzalpeko euskal emakumeak” erakusketa ikusgai dago oraindik apirilaren 10era bitarte Aranburu Jauregian. Protagonistak dira XX. mendean errepresioa eta jazarpena pairatu zuten emakume aitzindariak. Erkibe elkarteak antolatu du, Udalaren eta Foru Aldundiaren babesarekin.

Asteburuko zine saioei dagokienez, aste honetan ere bi filme eskainiko dira. Haurrentzat “Gusanos” pelikula emango da Leidorren igandean 16:00etan, eta helduentzat, berriz, “Nuestros mejores años” filma eskiniko da larunbatean, igandean eta astelehenean 18:45etan Leidorren.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA