ToloTribial jolasa jarriko du martxan Kultura sailak astelehenetik aurrera Twitterren
2020/04/02 | Kultura, Festak eta Gazteria
Isolamendu egoerak irauten duen bitartean, aukerazko hiru erantzun dituen galdera jarriko da egunero 09:00etan @tolosaagenda kontuan. Mota askotako galderak izango dira: historia, geografia, kultura, artea, kirolak, jaiak… denak Tolosarekin lotutakoak.