Slime, mural marrazketa, henna eta sukaldaritza tailerrak maiatzean Gazte Topagunean

Tolosako Udala
2019/04/15 | Kultura, Gazteria, Jaiak

Tolosako Udalak sustatutako Gazte Topaguneak, maiatzeko programazioa osatu berri du. Hilabeteko ostiral eta larunbatetan honako ekintzetan parte hartzeko aukera izango dute 12-17 urte bitarteko nerabeek:

  • Maiatzak 4, 11, 18 eta 25: Kirola Kalean, 17:00etatik 18:30etara. Eguraldi txarra eginez gero Topagunean.

  • Maiatzak 10: Slime tailerra.

  • Maiatzak 17: Mural marrazketa.

  • Maiatzak 24: Henna tailerra.

  • Maiatzak 31: Sukaldaritza ikastaroa.

Ohi bezala, Topagunea zabalik egongo da ostegunetik igandera arratsaldez dinamizatzaileen gidaritzapean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA