Zine ziklo berriaren bonoak asteazkenean, apirilak 17, salgai Leidorren

Tolosako Udala
2019/04/16 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Salmenta 17:00etatik 19:00etara egingo da.
  • Zikloa apirilaren 18tik maiatzaren 9ra luzatuko da.

Datorren asteazkenean, apirilak 17, jarriko dira salgai zine ziklo berriko bonuak Leidorreko leihatilan, 17:00etatik 19:00etara. Ziklo hau apirilaren 18tik maiatzaren 9ra luzatuko da. Honako filmak barneratuko ditu ziklo berriak (eskuliburua atxikita*):

  • Apirilak 18, 21: 70 Binladens.
  • Apirilak 18, 21, 23: Dolor y gloria.
  • Apirilak 19, 22: El amor menos pensado.
  • Apirilak 20: Margolaria. Ezohiko emanaldia.
  • Apirilak 25: Sin techo ni ley.
  • Apirilak 27, maiatzak 1: Cafarnaúm.
  • Apirilak 28, 29: Las invisibles.
  • Maiatzak 2: El amor y la muerte.
  • Maiatzak 4, 6: La mujer en la montaña.
  • Maiatzak 4, 5: Una cuestión de género.
  • Maiatzak 9: Glass.

Ezohiko emanaldia

APIRILAK 20, 19:30 LEIDOR - MARGOLARIA (OIER ARANTZABAL) 100 MIN.

Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa batean abiarazitako bidaia-kontakizuna. Margolariak bere obretako bat eskainiko dio Mikeli, opari, baina baldintza batekin: musikariak itsasoan zehar, ferryan, joan beharko du Londresera opariaren bila. Bidaia aitzakia harturik, bere lanaren emaitzaz bizitzearen alde apustu egiten duen artista baten egunerokoan barrenduko gara, artista ororen laborategiaren erdigunean ezkutatzen den giltzarrira iritsi arte, bilaketa guztiak baitira egiaz bidaiak; eta sorkuntza-prozesua ere berez baita bidaia.

Filmaren ondoren SOLASALDI MUSIKATUA, Oier Arantzabal eta Mikel Urdangarinekin.

Haur eta gaztetxoentzako filmak

  • Apirilak 18, 19, 22: Dumbo.
  • Apirilak 21: Capitana Marvel.
  • Apirilak 28: Alfonbra magikoa.
  • Maiatzak 1: zehaztu gabe.
  • Maiatzak 5: zehaztu gabe.
Fitxategiak: 
PDF icon zinea.pdf