Udal webguneak Tolosako iñauterien jarraipena egin du
2018/02/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
Herritarrek zuzenean jarraitu ahal izan zuten Udal Musika Bandaren kontzertua, txupinazoa eta diana www.tolosa.eus -en. Gainontzeko ekitaldien erreportaiak burutu dira eta web orrian eskegi: danborrada, desfileak, karroza eta konpartsak, txarangak... Herritar nahiz bisitariak #TolosakoIñauteriak traola erabiliz iñauterietako edukia elkarbanatzera gonbidatzen ditugu.