Data berria Dani Mateoren “Desencadenado” bakarrizketarako Tolosan: apirilak 20
2018/02/19 | Kultura, Festak eta Gazteria
Pasaden ostiralean, hilak 16, 'Desencadenado' bakarrizketa zen taularatzekoa umorista, baina osasun arazo bat medio, ezin izan zuen ikuskizuna eskaini. Sarrera erosi eta data berrira joan nahi dutenek, eskuratutako sarrera hori gorde dezakete, datorren apirilaren 20rako balioko baitu. Gainontzekoei, dirua itzuliko zaie, erosteko erabili duten bide berberetik.