'Zaletu' gazteen zaletasunak ezagutu eta garatzeko egitasmoaren saio berria larunbatean Zo-zongo perkusio taldearekin

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/11/22 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Musika eta mugimenduarekin lotutako saioa izango da eta Zaletu egitasmoa garatzen ari diren 5 herrietako kideek hartuko dute parte: Donostia, Eibar, Ibarra, Amezketa eta Tolosa.
  • Nuria Carbonell, Tolosako Udaleko Kultura, Jaiak eta Gazteria zinegotzia: “Zaletasunak ezagutzea eta ikuspegi berritzaile batetik garatzea du helburu ekimenak, aisialdiaz gozatzeko aukerak zabaldu nahi ditugu eta proiektu horretan gaztetxoek zuzenean diseinuan parte-hartzea. Hori oinarri hartuta, Gazte Topagunearen eskaintza behar horietara moldatu nahi da”.
  • Proiektua ikasturte osoan zehar garatuko da, eta orain artean lehen fasea soilik diseinatu da, hurrengoak taldeko kideekin batera diseinatu nahi direlako.

'Zaletu' egitasmoa abian da Tolosan. Gazteen zaletasunak ezagutzea eta ikuspegi berritzaile batetik garatzea asmo duen ekimenean 16 eta 18 urte arteko 40 gazte ari dira parte hartzen. Aurkezpen jaiaren ostean 'Ezagutu fasea' gauzatuko zen azaroaren 9 eta 10ean. Fase honetan, egitasmoko kideen arteko elkar ezagutza bultzatzeko serigrafia tailerra gauzatu zuten BOXako kideen gidaritzapean. Hurrengo ekintza 'Esperimentazio gunea' izango da: larunbat honetan, azaroak 24an burutuko da, arratsaldeko 17:00etan BOX-an. Zo-zongo perkusio taldearekin musika eta mugimenduarekin lotutako saioa izango da. Ekintza honetan Zaletu egitasmoa garatzen ari diren 5 herrietako kideek hartuko dute parte: Donostia, Eibar, Ibarra, Amezketa eta Tolosa.

Helburu du ekimenak Tolosako Nuria Carbonell Gazteria zinegotziak nabarmendu duen eran: “aisialdiaz gozatzeko aukerak zabaldu eta proiektu horretan gaztetxoek zuzenean diseinuan parte-hartzea. Horren bitartez, autonomiaren eta ahalduntzearen garapenean sakondu dezakegu eta horretan laguntza eskainiko dugu. Eta noski, aldi berean, talde lanaren bitartez, nerabeen arteko errespetuzko harremanak sustatzea dota hezitzaileen eta nerabeen arteko konfiantzazko harremana eraikitzea bezalako zeharkako balioak irabaziko dituzte”. Zinegotziak nabarmendu du Aldundiaren laguntzarekin eta Donostia, Eibar, Ibarra eta Amezketarekin elkarlanean garatu dutela ekimena: “ekintza batzuk herri bakoitzak bereak izango ditu eta beste hainbat amankomunean gauzatuko ditugu”.

Argi nabarmendu du Gazteria sailaren “inplikazio osoa” duela egitasmoak Tolosako Udalak herritarrekin landutako 2017-27 Plangintza Estrategikoan jarduera nagusi delako 'Haur, nerabe eta gazteen arteko elkarlanerako, sormen ekintzetarako eta belaunaldi arteko ekintzailetzarako guneak ahalbidetzea'. “Modu honetan, nerabeen parte-hartzea bultzatu eta euren behar espezifikoak ezagutuko ditugu. Bide batez, nerabeekin eta nerabeentzat erakargarria den eskaintza hori oinarri hartuta, Gazte Topagunearen eskaintza behar horietara moldatu nahi da” Nabarmendu du Carbonellek.

Proiektua ikasturte osoan zehar garatuko da eta orain artean lehen fasea soilik diseinatu da, zinegotziak azaldu duenez, “behin lehen urratsa emanik eta taldea egonkortzea lortuta, hurrengo faseak taldeko kideekin batera diseinatu nahi direlako, nerabeen benetako parte-hartzea eta motibazioa lortzeko”.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA