2018ko Tolosako iñauteriak, ate joka
2018/02/01 | Kultura, Festak eta Gazteria
Aurtengoak otsailak 3an kaldereroekin hasi, 4, 8tik 13ra, eta Piñata igandearekin amaituko dira otsailaren 18an. Olatz Peon Ormazabal alkateak aurkeztu du eragile ugarirekin bat “herritarren sormena protagonista” den 9 eguneko egitaraua: “herriko talde, banako zein elkarte orok jartzen du bere alea iñauterietan. Ezinbesteko alea”.