Udako aisialdian irakurzaletasuna sustatzeko asmoz, abian da 'Biblioporrak' haur liburutegian

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/07/23 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jarri dira, adina eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakusle berezi batzuetan, oporretako interes gune bat sortuz.
  • Bost liburu-zerrenda osatu ditu haur liburutegiak: H.H., L.H.1., L.H.2. L.H.3. eta DBH. www.tolosa.eus -en daude eskuragarri.

Biblioporrak programa martxan da aurten ere, eta udako aisialdirako liburu-proposamen zabala eskaini du. Aurtengoa, egitasmoaren hamazazpigarren edizioa da, 2001 urtean hasi baitzen “Biblioporrak: zeuk aukeratu!” izeneko udako ekintzarekin. Irakurtzeko ohiturak 0-16 urte bitarteko haurrengan sustatzeko xedearekin jaio zen. Egun Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte.

Garazi Goitia, Tolosako liburutegiko arduradunak aipatu du ekintzari eta ikastetxeen kolaborazioari esker, Tolosako ume askorengana hurbiltzea lortu dutela. Urtero ekainerako bost liburu-zerrenda egiten ditu haur liburutegiak: H.H., L.H.1., L.H.2. L.H.3. eta DBH. Goitiaren esanetan, hautaketa "oso zabala" da: "badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... Helburua da irakurle-mota bakoitzak bere gustuko liburua topatzea”.

Zerrendak eskola guztietara bidali dira eta eskolako emaitzekin eta txostenekin batera banatzen zaizkie gurasoei. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jarri dira, adina eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakusle berezi batzuetan, oporretako interes gune bat sortuz.

Liburutegiaren arduradunak nabarmendu du haurrek eta gurasoek "oso gustukoa" dutela interesgunea: "aukeraketa errazagoa delako eta liburuak aldatu ditzaketelako, nahi adina, gustukoa topatu arte".

Adinka banatutako zerrendak www.tolosa.eus -en eskuragarri: bit.ly/2Lu74EZ.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA