Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako bete gabeko azken plazetan izen-ematea zabalik

Tolosako Udala
2018/09/04 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Tramiteak Musika Eskolan burutu behar dira, eta edozein zalantza argitu edo argibiderako bertaratu, 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.
  • Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak atxikita.

Tolosako "Eduardo Mocoroa" Udal Musika Eskolako 2018/2019 ikasturteko klaseei irailaren 5ean ekingo zaie. Oraindik ordea, Musika Eskolan matrikula egin nahi duenak badu aukera, plaza bakante batzuk gelditzen baitira.

Musika Eskolak ondorengo mailak eta kurtsoak eskaintzen ditu:

  • 1go zikloa: 4, 5, 6 urtekoentzako tailerrak: jolasak, kantuak, entzumena, erritmoa.
  • Aurrehasiera: 7 urtetik aurrera, musika irakurri eta instrumentuak ezagutu.
  • 2. zikloa: 8 urtetik aurrera, instrumentua, musika hizkuntza, taldeak / korua.
  • Helduak: 18 urtetik aurrera, musika hizkuntza, instrumentua, taldeak / korua.

Plazak zuzenean esleituko dira, Udal Eskolaren Administrazioan eskatu ahala.

Kontuan hartzekoa da deskontuak ere badaudela, familia ugarientzat.

Matrikulatzeko interesa duen orok informazio eskaera zein tramiteak Musika Eskolan burutu behar ditu, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00era. Edozein zalantza argitzeko Musika Eskolaren egoitzara bertaratu (Rondilla kalea, 34 B), 943 65 15 93 telefonora deitu, edota musika@tolosa.eus-era idatzi.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA