Emantzipazioari buruzko inkesta 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, haien egoera aztertzeko
2024/01/15 | Kultura, Festak eta Gazteria
- Emantzipazioaren inguruan Tolosako gazteen iritzia entzuteko inkesta abiarazi dute Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Arantzazulab-ek, Donostiako Udalak, Aztiker ikerguneak eta Asmoz fundazioak Gazteparte proiektuaren baitan.
- 18 eta 30 urte bitarteko gazteek hemen bete dezakete inkesta urtarrilaren 31ra bitarte. Emaitzak aztertutakoan, deliberazio fasea hasiko da eta lan saio fisikoak egingo dira Tolosan.