Udazkeneko kultur emanaldietarako sarrera solteak astelehenean jarriko dira salgai

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/18 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Astelehenean, uztailak 21, arratsaldeko 17:00etatik aurrera jarriko dira salgai sarrerak online eta Leidorreko leihatilan.
  • Eszena bonua dutenei gomendatzen zaie eskura ditzatela astelehena baino lehen galdu nahi ez dituzten ikuskizunetarako sarrerak.

Tolosako Udalak hilabete hasieran iragarri zuen udazkeneko programazioa, eta Eszena bonuen salmentaren berri eman zuen. Herritarren harrera ona izan da, eta orain, bigarren fase batean, bonuz kanpo sarrera solteak eskuratzeko aukera zabalduko da. Hori astelehenetik aurrera izango da.

Astelehenean, 17:00etatik 19:00etara erosi ahal izango dira sarrerak (Udalak antolatutako ekitaldietarako*) Leidor antzokiko leihatilan. Sarreren kopuru zehatz bat gordeko da Leidorrera joaten direnentzako. Gainerakoak online izango dira salgai, ordutegi berean, honako helbide honetan: https://leidorantzokia.janto.es/. Gehienez, 6 sarrera eskuratu ahalko dira pertsonako eta saioko.

Datorren astelehenaz gain, leihatilan erosi ahal izango dira sarrerak abuztuaren 10ean (18:00-18:30) eta abuztuaren 11n (18:30-19:00). Gainera, irailaren 11tik aurrera Leidorreko ohiko ordutegian izango dira salgai. Online erosi ahal izango dira baita ere, agortzen diren arte.

Udalak arreta zerbitzua eskainiko die herritarrei, sarreren erosketan arazorik izanez gero laguntza jasotzeko. Bi bide hauetatik eskatu ahal izango da laguntza: 943 654 466 telefonora deitu eta 802 luzapena markatuta, edo kultura@tolosa.eus helbidera idatzita.

 

Eszena bonua

Astelehenera arte, Eszena bonua duten herritarrek lehentasuna izango dute bonua sarrerengatik trukatzeko, eta horregatik gomendatzen zaie galdu nahi ez dituzten emanaldietarako sarrerak lehenbailehen trukatzea. Emanaldi baterako sarrerak agortzen badira, Eszena bonua izanik ere, ezingo dute sarrerarik lortu. Sarrera bakarra eskuratu daiteke bonu bakoitzarekin ikuskizun baterako (ezin dira, adibidez, bi sarrera trukatu emanaldi baterako).  

 

Emanaldiak*

Honako emanaldi hauetarako jarriko dira salgai sarrerak astelehenean:

 

  • Urriak 4, larunbata. Leidor Aretoa. 20:00.

Musika: Gorka Urbizu.

 

  • Urriak 10, ostirala. Leidor Aretoa. 20:00.

Musika: Sol Band.

 

  • Urriak 17, ostirala. Leidor Aretoa. 20:00

Dantza: Cielo rasO, Née.

 

  • Azaroak 14, ostirala. Leidor Aretoa. 20:00.

Antzerkia: Adiorik ez (La dramática errante)

 

  • Abenduak 12, ostirala. Leidor Aretoa. 20:00.

Musika: Arineketan

 

  • Abenduak 30, asteartea. Leidor Aretoa. 19:00.

Musika: Euskal Herriko Gazte Orkestra / EGO

 

  • Urtarrilak 3, larunbata. Leidor Aretoa. 19:00.

Musika: Eñaut Elorrieta + Alos Quartet, Ahots kordak

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA