Zabalik da 2025-2026 ikasturterako kultur tailerretan izena emateko epea

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/07/01 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Uztailaren 1etik irailaren 14ra izango da zabalik izena emateko epea.

  • Antzerkia, argazkigintza, balleta eta zeramika egiteko aukera izango da, besteak beste.

 

Tolosako Udalak 2025-2026 ikasturteko kultur tailerretan izena emateko epea zabaldu du eta irailaren 14ra arte egongo da irekita. Herritar guztiek aukera izango dute adin eta interesen arabera egokitutako diziplinetan izena emateko.

Aurtengo eskaintzaren barruan daude, besteak beste, antzerkia (euskaraz zein gaztelaniaz), argazkigintza, balleta (hastapenetatik mailatik aurreratura), dantza garaikidea, eskulanak, ehoziri lana eta patchworka, pintura eta marrazketa, eta zeramika. Tailer gehienak helduei zuzenduta daude, baina badira haurrentzako ere, hala nola eskulanak eta balleta.

Izen-ematea hiru modutan egin ahal izango da: BakQ edo bestelako ziurtagiri digitala dutenek erregistro elektroniko bidez egin ahal izango dute. Aurrez aurre, bi tokitan egin ahal izango da: kultur etxean bertan, uztailaren 1etik 15era eta abuztuaren 25etik irailaren 12ra, arratsaldez, 16:00-20:00; eta UDATEn, uztailaren 1etik irailaren 14a bitartean (08:00-14:00). 

Ikastaroren batean leku kopurua baino izen emate gehiago egongo balira, zozketa bidez esleituko dira. Horrela, interesa duten herritar guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

 

2024-2025 ikasturteko kultur tailerrak:

  • Antzerkia:

Astelehenetik ostegunera, gehienez bi egun, 19:30-21:30.

  • Argazkigintzaren hastapena: 

80 ordu, astearte eta ostegunetan, 19:00-21:30. 

  • Balleta (4 urtetik aurrera): 

*Taldearen mailaren araberako ordutegiak. 

  • Balleta (puntak): 

Ostiraletan, 16:30etik aurrera.

  • Dantza garaikidea:

Hastapena. Ostiraletan, 19:30-21:00. 

Aurreratua: Astelehen eta asteazkenetan, 20:15-21:45.

  • Ehoziri-lanak eta patchworka (helduak): 

Helduak, astelehenak, 15:30-19:30.

  • Pintura eta marrazketa: 

Astelehen eta asteazkenetan, 10:30-12:30, 15:30-17:30 edo 18:00-20:00.

Astearte eta ostegunetan, 10:30-12:30, 15:30-17:30 edo 18:00-20:00.

  • Eskulanak (6 eta 10 urte bitarte): 

Astelehen eta asteazkenetan, 17:30-18:30 edo 18:30-19:30.

  • Zeramika: 

Astelehen eta asteazkenetan, 18:30-20:30.

Astearte eta asteazkenetan, 10:00-12:00.

Astearte eta ostegunetan, 16:00-18:00.

 

 

*Informazio osoa, hemen ikusgai.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA