Zabalik dago Gazte Topaguneak antolatutako auzolandegian izena emateko epea
2023/04/21 | Kultura, Gazteria, Jaiak
11-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekintza da eta bi txandatan eramango da aurrera, ekainaren 26tik 30era lehena eta uztailaren 2tik 7ra bigarrena. Parte-hartzaileek miserikordia zaharreko landare igokariak eta belar txarrak kendu eta moztuko dituzte, besteak beste, ingurumena zaindu eta txukuntzeko helburuarekin.