294 izen-emate eskaera, Tolosako udaleku irekietarako

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/04/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Baldintzak betetzen dituzten haur guztiak onartu dira behin-behinean.

  • Behin-betiko izen-ematea egin beharko dute, dagokion dokumentazioa aurkeztuta, apirilaren 28tik maiatzaren 8ra bitarte.
     

 

Arrakastaz itxi da Tolosako Udalaren lehen udaleku irekietarako aurretiko izen-ematea: 300 pertsona baino gehiagok egin dute izen-emate eskaera. Guztiak aztertu eta egiaztatuta, 294k betetzen dituzte ezarritako baldintzak eta horiek guztiek eskuratu dute plaza, behin-behinean.

Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak ikusgai daude Udalaren webgunean; era berean, gaurko egunean zehar gurasoei edo tutoreei SMS eta posta elektronikoz jakinaraziko zaizkie emaitzak.

Ondorengo urratsa behin-betiko izen-ematea egitea izango da. Kasu honetan, dokumentazio osagarria aurkeztu beharko da, nahiz eta ez den beharrezkoa izango NISAE bidez beste erakunde batzuetako argiriak kontsultatzeko baimena emanez gero. 

Behin-betiko izen-ematea apirilaren 28tik maiatzaren 8ra egin ahal izango da, hiru bide hauetako bat erabilita: online, udaleko webguneko egoitza elektronikoan (tramiteen atarian; BakQ-a beharrezkoa da), presentzialki UDATEn (astelehena-asteazkena, 07:15-14:15; ostegunak, 07:15-19:00; ostiralak, 08:15-14:15); eta Kultur Etxean (astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara).

Udalekuen inguruko informazio guztia eta oinarriak Udalaren webgunean daude kontsultagai.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA