Tolosako sanjoanetako kartel-lehiaketan parte hartzeko epea astelehenean zabalduko da

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/04/29 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Maiatzaren 5etik 16ra aurkeztu ahal izango dira 2025eko sanjoanak iragartzeko kartel-proposamenak. 

 

Tolosako sanjoanak gero eta gertuago ditugun honetan, jaiak iragartzeko kartel-lehiaketa jarriko du abian Udalak datorren astelehenetik aurrera. Proposamenak maiatzaren 16ra arte (14:00) aurkeztu ahal izango dira eta diseinatzaile/artista amateurrek eta profesionalek parte hartu ahal izango dute.

Proposamen guztietatik bakarra aukeratuko du epaimahaiak, eta egileak 500 euroko saria jasoko du. Ezinbestekoa izango da lana originala izatea, eta ez dira onartuko adimen artifiziala erabilita sortutako lanak; hau da, egilearen asmamenean oinarritutako kartelak soilik onartuko dira. Egile bakoitzak, gehienez, hiru kartel aurkeztu ahal izango ditu  www.tolosa.eus webgunearen bitartez.  

Lehiaketaren oinarriak www.tolosa.eus webgunean kontsultatu ahal izango dira. Informazio gehiago behar izanez gero, interesdunak Kultura, Festak eta Gazteria Sailarekin jarri beharko dira harremanetan, honako bide hauetatik:

  • Telefonoz: 943 670 383, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara. 

  • Posta elektronikoz, festak@tolosa.eus helbidera idatzita. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA