Aranburu Jauregiak Koldobika Jauregiren omenezko «Bizitza efimeroa» erakusketa hartuko du

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2025/04/28 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Iaz hil zen artista alkizarrak gertu izan zituen 22 artistaren artelanak biltzen ditu haren omenezko erakusketak. 

  • Bihartik eta ekainaren 7ra arte izango da ikusgai Aranburu Jauregian. 

 

«Zure suaren garrek indarrean jarraitzen dute eta ikasi dugu, badago beste modu bat, naturan libre gara, efimero, eta gure irudimenean dagoena, existitzen da. Alkizan elkartuko gara. Eskerrik asko». Hitz horiekin amaitzen da lagunek Koldobika Jauregiri idatzitako eskertza-gutuna, eta gutun horrek zabaltzen du artista alkizarrari eskainitako erakusketaren katalogoa. 

Eskultura, pintura, argazkigintza... arte-diziplina anitzetako hogeitik gora artelan biltzen ditu bihartik aurrera bi hilabete pasatxoz ikusgai izango den Bizitza efimeroa erakusketa kolektiboak. Orotara, Jauregi beraz gain, beste 22 artistaren lanak ikusi ahal izango dira Aranburu Jauregian, eta horien artean daude Iñaki Epelde, Jose Luis Longaron eta Anjel Navas tolosarren lanak. 

Jauregik berak Elena Cajaravillerekin batera sortutako Ur Mara museoak eta Alkizako Udalak herriko beste zenbait eragilerekin elkarlanean artistaren heriotzaren testuinguruan antolatutako ekitaldien artean kokatzen da erakusketa. Orain arte, Alkiza eta Zarautzen izan da ikusgai, eta ekainaren 7ra arte Tolosan izango da. Bihar, hilak 29, izango da inaugurazioa, 19:30ean, eta bertan izango dira Jauregiren senide eta lagunak. 

Koldobika Jauregi Zinkunegi (Alkiza, Gipuzkoa, 1959-2024) euskal eskultore autodidakta izan zen. Bere ibilbidea 1978an gazteen lehiaketa bat irabazi ondoren hasi zen. 1990ean Eduardo Txillidaren Zabalaga beka jaso zuen eta Insel Hombroich Museoan bost urteko egonaldia egin zuen artista gonbidatu gisa (1996-2001). Alkizako Ur Mara museoa sortu zuen Elena Cajaravillerekin batera, artea eta natura uztartuz. Bere lana Guggenheim Bilbao Museoan eta nazioarteko hainbat museotan erakutsi zen.

 

Informazio praktikoa

Izenburua: Bizitza efimeroa

Datak: 2025eko apirilaren 29tik ekainaren 7ra

Lekua: Aranburu Jauregia

Ordutegia: Asteartetik larunbatera, 17:30-20:30

ArtistakJose Ramon AndaEduardo ArresigorXabier ArtolaIsabel AzkarateEider BaileVirginia BoschElena CajaravilleNatalia CambroneroJuan TxillidaDetritusIñaki EpeldeGerezi JauregiKoldobika JauregiPablo JuarrosKeixetaUxue Lasa, Mikel LertxundiJose Luis LongaronAnjel NavasIñaki Ruiz de EginoBarbara StammelJose Luis ZumetaPablo Zurriarain.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA