Asteartean, otsailak 7, jarriko dira salgai inauterietarako zezen plazako sarrerak
2023/02/03 | Kultura, Festak eta Gazteria
Salmenta arratsaldeko 16:00etan zabalduko da eta sarrerak www.bibe.me plataformaren bitartez eskuratu ahal izango dira, eta palkoen kasuan, osorik erosi beharko dira. Horrez gain, ikuskizun bakoitzaren egunean bertan, sarreren %5a zezen plazako leihatilan jarriko da salgai, 15:00etatik aurrera.