Santa Zezilia eguna ospatzeko kalejirak eta kontzertua, aste honetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/11/20 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Gaur astelehena eta bihar asteartea musika eskolako ikasleak kalez kale ibiliko dira, eta asteazkenean, musikarien egunean, kalejira eskainiko du Udal Musika Bandak. 

  • Igandean, ohiko kontzertua izango da Leidor Aretoan; Tolosako Musika Banda, Giro Arte Dultzaina taldea, Udal Txistulari Banda, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra eta Hodeiertz Abesbatza arituko dira. 

 

Santa Zezilia ospatzeko hainbat emanaldi izango dira Tolosan, gaurtik hasi eta igandea bitarte. 

Gaur eta bihar, azaroaren 20an eta 21ean, musika eskolako ikasleek kalejirak egingo dituzte. Gaur 20:30ean hasiko du kalejira ikasleen bandak eta, bihar, aldiz, 19:30ean aterako dira kaleak girotzera akordeoi, bibolin eta txistu taldeak. 

Asteazkenean, Musikarien egunean bertan, Udal Musika Bandak kalejira egingo du, 19:30etik aurrera. Gorriti plazatik abiatuko da, eta honako ibilbidea egingo du Gorriti - Kale Nagusia - Plaza Zaharra - Zerkausia (geldiunea) - Trianguloa (geldiunea) - Euskal Herria plaza (geldiunea) - Aroztegieta Kalea - Plaza Berria (geldiunea).

Kontzertua, igandean

Ohiko Santa Zeziliako kontzertua igandean izango da, 12:00etan hasita, Leidor Aretoan. Tolosako Udal Musika Banda, Giro Arte Dultzaina taldea, Udal Txistulari Banda, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra eta Hodeiertz Abesbatza izango dira oholtzan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA