Gazteen eta instituzioen arteko elkar ezagutza sustatzeko “Non bizi naiz” proiektua abiatu dute Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, herriko ikastetxeekin elkarlanean
2023/02/23 | Kultura, Festak eta Gazteria
Unitate didaktiko bat landu da Euskal erakundeak gazteen artean ezagutzera emateko eta instituzioak gazteengana gerturatzeko. Herriko 3 ikastetxeetako batxilergoko ikasleak taldetan banatuta proiektu bat landuko dute eta Batzar Aretoan aurkeztuko dute martxoaren 30ean.