Titirijairen 40. edizioa ospatuko da azaroaren 19tik 27ra
2022/11/14 | Kultura, Festak eta Gazteria
Guztira 22 ikuskizun eskainiko dira, 7 familiei zuzendutakoak, 5 helduentzat, 8 ikastetxeentzat eta bi kale ikuskizun. Horrez gain, 4 erakusketa, 3 jardunaldi eta omenaldi bat ere jasoko du Titirijairen egitarauak, azken hau jaialdiaren sortzaileetako bat izan den Idoya Oteguiri zuzenduta.