Gazteen artean boluntariotza sustatzeko azoka, urriaren 18an Izaskun auzoan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/10/11 | Kultura, Festak eta Gazteria
  • Azoka goizez egingo da, 10:00etatik 13:30era eta 700 ikasle ingururen partaidetza espero da. 
  • Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolak eta Tolosako Udalak lankidetzan antolatuta, gazteen artean boluntariotza sustatzeaz gain, azokaren helburua da boluntariotza proiektuak ezagutzera ematen eta horiek esperimentatzea. 

 

Tolosako Inmakulada Lanbide Ikastolaren  ekimenez eta Tolosako Udalarekin elkarlanean, gazteen boluntariotza azoka ospatuko da, beste urte batez, kasu honetan datorren asteazkenean, urriak 18. 

 

Azokaren helburu nagusia da gazteen artean boluntariotza sustatzea, baina baita, aldi berean, boluntariotza- proiektuak ezagutzera eman eta horiek esperimentatzea, etorkizunean, ikasle horiek, gizarte eraldatzaile herritar konprometituak  izan daitezen.

Tolosako lehen Herri Batzarreko gomendioei erantzuna emanez

Aipatu azokak boluntariotza, solidaritatea eta elkar-laguntza bezalako balioak indartzen ditu, Tolosa eta tolosarren elkartegintza sarea indartzen eta ehuntzen jarraitzeko. Eta hori guztia bat dator, halaber, Tolosako Udalak herri eragileen sarea indartzeko, gazteen ekintzailetza sustatzeko eta sendotze komunitarioa zein elkarlan publiko-komunitarioa sendotzeko dituen helburuekin. 

Era berean, iaz lehen aldiz egindako Tolosako Herritarren Batzarrean, guztion osasuna eta ongizate emozionala hobetuko duen Tolosa lortzeko gomendioak egin zizkien batzar kideek Tolosako Udalari eta hain zuzen horietako bat zen «boluntariotza sustatzeko pizgarriak, azokak eta gizarte eragileak eta herritarra elkar saretzeko egitasmoak aurrera eramatea». Horrelako ekintzei jarraipena emanez, Tolosako Udalak, gomendio hauei ekintza bidez erantzuteko konpromisoa berresten du.

15 erakunderen eta 700 gazte ingururen partaidetza 

Azoka Tolosako Izaskun auzoan egingo da, goizez, 10:00etatik 13:30era. Tolosaldeako ikastetxe guztiak daude gonbidatuta eta 700 gazte inguruk hartuko dute parte. Horrez gain, 15 erakunde ere bertaratuko dira, hala nola: Urrats bat, Dementzia bizitzen, Abegi, Garagune, Jatorkin, Adinkide, Itaka-Eskolapios, Gizalde, Atzegi, AECC, Gautena, Asebier, Fundacion Goyeneche, Zu eta ni, Aspace eta Dya. 

Erakunde eta gizarte eragileek boluntariotza-proiektuak aurkezteko stand bat izango dute ondorengo egitarauarekin:

  • 10.00tatik-11.15tara: lehen ikasle txanda
  • 11.15-12.15: herritarren txanda
  • 12.15-13.30: ikasleen bigarren 

Eguraldiak lagunduko ez balu, azoka zerkausian antolatuko da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA