San Estebaneko kultur asteko egitarauarekin gozatzeko aukera izango da ostegunetik igandera

Tolosako Udala
2023/10/16 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Ttonttor auzokide kultur elkarteak ekitaldi ugari antolatu ditu datozen egunetarako

 

Ttonttor San Estebaneko Auzokide Kultur Elkarteak Tolosako Udalaren babesarekin antolatuta, kultur asteko egitarau zabalarekin gozatzeko aukera izan da pasa den asteburuan eta datorren ostegunetik igandera ere jai giroa izango da nagusi auzoan.

Hala, ostegunean (urriak 19) 19.00etan pitxo-potea eskainiko da Hiru-Aldeta tabernan eta auzo elkartean eta Estebaniari ongi etorria egingo zaio auzoko txarangarekin. Ondoren, 20.30ak aldera Latindar dantza saioa izango da guztiontzat, Bonbereneako saltsa zaleen eskutik.

Ostiralean (urriak 20), berriz, 19.00etan XX. Patata tortilla lehiaketa hasiko da eta eguna antzerkiarekin borobilduko dute, 22.00etan, Detritus Teatrus taldearen De masa madre lanarekin.

Larunbatean egun osoko egitarau ederra izango dute auzora bertaratzen direnek. 10.00etatik 19.00etara 3x3 Nesken Bolei txapelketa (Toloboley) jokatuko da ferialekuan eta 11.00etan Gure Zirkoa karpa txikian haurrentzat zirko tailerra eskainiko dute. Arratsaldean, 17.00etan hasita, haur jolasak izango dira eta 18.00etan buruhandiak ibiliko dira kalez kale eta Moyua abeltzaintzaren eskutik zezen txikien entzierroarekin gozatzeko aukera izango da. Indarrak berritzeko txokolate jana (18.30) ere eskainiko dute eta 19.30ean Nesken Bolei txapelketako sari banaketa egingo da. Gauean erromeriarako beta izango da Gabernara taldearekin (23.00) eta ondoren, DJ Jokatxo arituko da jaiak girotzen.

Igandean amaituko da San Esteban auzoko kultur astea eta 09.00etako herriko txistularien dianak iragarriko du jai eguna. Ondoren, trikitilariak auzoko baserrietatik ibiliko dira eta 12.00etan kalejira eskainiko dute auzoko txarangak alaituta. Auzoko babarrun jatea (14.00) ere izango da igandean eta dantzaldia eta Joxe Jabier Mendizabalen eskutik karaokea ere eskainiko dira otordua eta gero. Atsedenean, aldiz, toka txapelketa jokatuko da eta amieran, bingoa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA