11-14 urte bitarteko gazteei zuzenduriko irakurketa klubak datorren astean ekingo dio

Tolosako Udala
2023/10/11 | Kultura, Gazteria, Jaiak
  • Literatura-solasaldi hauetan, liburu bat aukeratuko da eta haren inguruan arituko dira parte-hartzaileak, moderatzaile baten laguntzarekin; lehen saioa urriaren 20an izango da. 
  • Izen ematea zabalik dago udal webgunean eta plazak mugatuak izango dira. 

 

Tolosako Udal liburutegiak gazteei zuzenduriko irakurketa kluba jarri du martxan, 11-14 urte bitarteko gazteei zuzenduta. 

Klub honen helburua da gazteen irakurzaletasuna piztea eta irakurritakoaren inguruan ideia eta iritziak partekatzea, irakurketaren esperientzia aberasgarriagoa egiteko. 

Hori horrela, literatura solasaldi horietan liburu bat aukeratu eta haren inguruan arituko dira parte-hartzaileak, Nadin Hussein Hernández moderatzailearen laguntzarekin. 

Parte-hartzaile kopurua mugatua da (12 pertsona) eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea, kasu honetan, www.tolosa.eus webgunearen bitartez. 

Behin izena emanda, liburutegitik harremanetan jarriko dira parte-hartzaileekin saioen zein irakurriko diren liburuen berri emateko. 

Liburuok liburutegiaren bidez lortuko dira, mailegu arrunt bitartez. Horretarako, parte-hartzaileek liburutegiko txartela (Tolosakoa nahiz beste edozein liburutegitakoa) eduki beharko dute eta liburua saioa baino lehen  jaso beharko dute.

Lehen saioa urriaren 20an izango da, arratsaldeko 18:00etan Tolosako haur liburutegiko 3. solairuan. Ondorengo bi saioak azaroaren 17an eta abenduaren 1ean izango dira, ordu eta leku berean.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA