Lokal hutsen aktibaziotik abiatuta merkataritzan barne-ekintzailetza sustatzeko ikerketaren kontratazioa atera du lehiaketara Udalak
2019/02/28 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Martxoaren 7a bitarte aurkez daitezke proposamenak, 22.500 euroko aurrekontua du kontratuak, BEZ gabe, eta 4 hilabeteko epean burutu behar da lana. Ikerketak bi lan ildo jorratuko ditu: merkataritzako enpresei zuzendutako barne-ekintzailetza bultzatzea eta merkataritza-lokal hutsen diagnostikoa eta aktibatzeko duten ahaleraren ebaluazioa.