Goxua, loreak eta musika korala

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2019/10/28 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa

Asteburu honetan Tolosako azokan bizi izan den giroa paregabea izan da, udazkeneko eguraldi goxoak ere horretarako aukera eman baitzuen. Larunbatean ospatutako Tolosa Goxua azokaren XXVI. edizioak ere lagundu zuen giro paregabe hori lortzen.

Gazta tartarik onenaren lehian parte hartu zutenek maila altuko gozoak eta abilezia paregabea erakutsi zituzten, eta asko izan ziren baita ere herriko gozogilek egindako erroskillak dastatu zituztenak. Horrez gain, jendeak horren gustuko duen Tolosa Kantari egitasmoak ere larunbatean eman zion hasiera. Halako ekintzak beti dira atseginak, bai herritarrentzat eta baita kanpotik gurera etortzen direnentzat ere. Eta kontuan hartu behar da udazkeneko egitaraua hasi besterik ez dela egin…

Mikologia azokaren arrastoak ere antzeman zitezkeen larunbatean, hainbat lekutako onddo eskaintza ugariarekin (14-30€), zizekin (20-22€) eta gibelurdin gutxi batzurekin (22€).

Ez dugu berriz aipatuko aurten dagoen sagar, udare eta bestelako fruta batzuen eskaintza oparoa. Horiek eskaintzen duten soberakinarekin egindako gozoez gozatzeko aukera ere egoten da urteko sasoi honetan. Aipatutako fruta horiekin batera, udazkeneko fruitu eskaintza honako hauek osatzen dute: Feijoa (3€), mizpira berdea eta heldutakoa (3€), gaztainak (3-3,50€), urrak (3-4€), eta intxaurrak (4-5€). Aurten, gainera, fenomeno berezi bat gertatu da intxaurrekin: uzta oparoa espero zen, baina azkenean, eguraldiaren ondorioz, espero zenaren erdia jaso da, eta intxaurraren tamaina ere txikiagoa izan da.

Tomateak (2-3,5€), piperminak (4-6€), piper mota ezberdinak (2-3€) eta lekak ere aurki zitezkeen azokan. Garaiko barazkien artean honakoak: Romaneskua (1-2€), brokolia (1-2€), azalore zuria, horia eta morea (2€), kalabaza (2-3€), eskarola (1€), kukulua (0,50€), aza, eta Bruselako aza (1-5€), aza gorria, borraja, porruak…

Berdura Plazan elkartzen diren baratze-landare saltzaileek neguko espeziak eskaintzeaz gain, ilar goiztiarraren plantulak ere ekarri zituzten, aleak udaberrian jasotzen hasteko.

Ornamentazio landareen eskaintza izugarria izan da aste honetan. Ostiralean ospatuko den Santu Guztien egunaren atarian, mota eta prezio ezberdinetako loreek eta apaingarriek harrera bikaina izan dute.

Fitxategiak: 
Fitxategi Prezioak 2019.10.26

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA