Zuria baina kolorez josia: Tolosa Zuria Loretan
2019/05/16 | Merkataritza, Feriak eta Turismoa
Udaberriak Tolosara dakarren astebururik ederrenetarikoa iritsiko da ostiraletik aurrera: Museoen Nazioarteko Egunarekin bat egiten duen Gau Zuriaren ostean, azoka guneak usain ederrez eta kolore biziez betetzen dituena. Gau Zuria eta Lore eta Landare Azoka, biak bat: Tolosa Zuria Loretan.