Amaitu dira Arkauteko teilatua berritzeko lanak
2022/09/23 | Obrak, Zerbitzuak
Obrei esker maldadun teilatua eta estalki laua (terraza) eraberritu dira eta egitura puntualki sendotu da.
Arretxe Aholkularitza enpresak zuzendu ditu lanak eta IZ4 Guipuzkoa S.L. enpresak, berriz, egin ditu eraikuntza lanak, 107.190,20 euroko aurrekontuarekin (BEZ barne).