Asfaltatze lanak egingo ditu Tolosako Udalak herriko puntu desberdinetan

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/05/12 | Obrak, Zerbitzuak
  • Datorren astelehenean, maiatzak 15, hasita, 22.000m2 inguruko azalera berrasfaltatuko du Tolosako Udalak, herriko gune eta kale desberdinetan banatuta, hala nola: San Blas, Iparragirre kalea, San Frantzisko, Iurre auzoa, Oria kalea, Emeterio Arrese, Belate, Donostia etorbidea….Lan horietara bideratuko ditu Udalak 578.300,30€ (BEZ barne).
  • Lanek trafiko itxiera puntualak eragingo dituzte; esate baterako, datorren astelehenetik ostiralera San Frantzisko ibiltokia itxita egongo da ibilgailuentzat.

                  

Datorren astelehenetik aurrera, maiatzak 15, Tolosako Udalak herriko hainbat gune eta kale berrasfaltatuko ditu, herriko irisgarritasuna hobetzeko bidean.

Hori horrela, guztira 22.000m2 inguruko azalera asfaltatuko du, esan bezala, Tolosako puntu desberdinetan banatuta. Esate baterako, San Blas, Iruña etorbidea, Iparragirre kalea, Iurramendi pasealekua, Iurre auzoa, Bizkaia kalea, Oria kalea, Samaniego, Emeterio Arrese, San Frantzisko, Belate, Santa Lutzia, Donostia etorbidea, Montezkue auzoa, San Esteban auzoa, eta Usabal izango dira berrasfaltatuko diren guneak. Asfaltia S.L. enpresak egingo ditu aipatu lanak eta guztira 578.300,30€ (BEZ barne) bideratuko ditu Tolosako Udalak horietara.

Trafiko itxierak

Esan bezala, astelehenean ekingo zaie lanei, zehazki San Frantzisko kalean. Hauek eragina izango dute trafikoan, asfaltatzeak egiten diren bitartean itxiera puntualak egingo direlako. Horri jarraiki, astelehenetik ostiralera bitartean (biak barne) San Frantzisko ibiltokia itxita egongo da ibilgailuentzat eta autobus geldiuneak lekualdatu egingo dira, inauterietan egin ohi den bezala.

Hurrengo astean, halaber, hau da, maiatzaren 22tik aurrera, Samaniego, Emeterio Arrese, Oria kalea eta Iruña kalea berrasfaltatuko dira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA