Oinezkoen segurtasuna hobetzeko zutoinak jarri dira Laskorain ikastolaren sarrera inguruan
2021/09/23 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
Ikasturte hasieran Kondeaneko aldapan baranda jarri zen Zabalarretako sarrera arte herritarrek ez zezaten bertan aparkatu; orain, helburu berarekin, zutoinak jarri dira ikastolako sarreraren inguru guztian, gaizki aparkatutako autoek sortutako auto pilaketak saihestu eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.