Herriko eskulturak zaharberritu eta garbitzeko lanak egingo ditu Tolosako Udalak

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2023/03/07 | Obrak, Zerbitzuak
  • Datozen hilabeteotan espazio publikoetan kokatuta dauden hainbat eskultura zaharberritu eta garbituko ditu, obra horiek zaindu, balorean jarri eta guztien iraunkortasuna bermatzeko.

 

Tolosak hainbat eskultura ditu herriko kaleetan banatuta. Urteen poderioz eta egoera klimatologiko eta bestelakoen ondorioz baina, obra horiek narriatu egiten dira.

Hori horrela, eskultura horien balorea aintzat hartuta, guztien egoera ona mantendu eta iraunkortasuna bermatze aldera, Tolosako Udalak herriko eskulturak zaharberritu eta garbitzeko lanak eramango ditu aurrera datozen hilabeteotan.

Lanak faseka gauzatuko dira

Eskulturen garbiketa eta zaharberritzea, baina, adituei dagokien gaia da, ezinbestekoa baita, lanak aurrera eramateko garaian, eskulturaren izaera, ezaugarriak eta materialak errespetatu eta bere horretan mantentzea. Hori horrela izanik, lanak eskulturagintzan adituak direnek egingo dituzte eta faseka garatuko dira.

Lehen fasean, esaterako,  Juan Loperen “Homenaje al baserritarra”, Koldobika Jauregiren “Kantu ixila IX” eta Eduardo Chillidaren “Lizardiren leihoa” eskulturak izango dira zaharberrituko direnak. Lehena Poeta Lizardin dago kokatuta, Koldobika Jauregirena, halaber, Zabalarreta parkean dagoen harrizko pieza da eta Eduardo Chillidaren eskultura Aranburu Jauregiaren aurrean dagoena da.

Egingo diren esku-hartzeen bitartez, eskulturetan urteen poderioz jasandako narriadurak garbitu eta obren jatorrizko itxura berreskuratuko dira. Horretarako eskuz kenduko dira zikinkeria, zementu-hondarrak, gorotzak, likenak edota pintura-hondarrak, eskulturen harria eta materiala hondatzen ez dituen material eta produktuekin. 

Zaharberritze lanek bi hilabete inguruko iraupena izango dute, betiere baldintza klimatologiko egokiekin eta erabilitako materialak behar bezala lehortzeko denborak errespetatuz.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA