San Blaseko azpiestazioa eta linea elektrikoak berritu dira bizilagunen eskaerei eta beharrei erantzunez
2021/10/18 | Obrak, Zerbitzuak
Iberdrolak erabat berritu du San Blas auzoan kokatuta dagoen Tolosako azpiestazioa eta etxebizitzen gainean zeuden zenbait linea lurperatu eta kendu egin dira segurtasuna eta inguruko bizilagunen ongizatea hobetzeko.