Udalak sarea jarri du Lizardi plazako jolas eremuan, baloiak ibaira erori ez daitezen

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2022/05/11 | Obrak, Zerbitzuak
  • Haurren Hiria proiektuaren baitan haurrek egindako proposamenari erantzunez, Tolosako Udalak sarea jarri du Poeta Lizardi plazan dagoen jolas eremuaren inguruan, erabiltzen dituzten baloiak ibaira erori ez daitezen.
  • Haurren beste eskaera bat izan zen liburutegi handiago bat izatea, eta Udala dagoeneko ari da lantzen Kultur Etxean liburutegi berria eraikitzeko proiektua.

 

 

Tolosako Udalak lanean jarraitzen du herritarren eskaerei erantzuna emateko eta Tolosa guztiontzat atsegina eta erabilgarria izan dadin.

Joan den astean ireki zen Santa Lutziako aparkaleku berria, 28 plaza berrirekin, tolosarren beharrei eta eskaerei erantzunez. Oraingoan, udalerriko haurrek Haurren Hiria programaren baitan egindako eskaerari erantzun dio Tolosako Udalak eta sare bat jarri du Poeta Lizardi plazan dagoen jolas eremuaren inguruan, baloiak ibaira erori ez daitezen.

Tolosa hobetzen, haurren ikuspegia txertatuz

Pandemiaren aurretik, Haurren Hiria proiektuan, Tolosako haurrek herria nola bizi duten landu zuten “Tolosa, guztion herria” lelopean. Besteak beste, naturguneen eta jolasguneen inguruko azterketa egin zuten eta hainbat proposamen eta eskaera egin zizkioten Udalari, horien artean, Lizardi Poetaren plazako jolas eremuan sarea jartzea.

Normaltasuna berreskuratu dugun honetan, Udala haurren eskaerei erantzuten ari da orain. Jolasgunean sarea jartzeaz gain, haurren beste eskaera bat izan zen liburutegi handiago bat izatea, eta Udala dagoeneko ari da lantzen Kultur Etxean liburutegi berria eraikitzeko proiektua. Hainbat kolektiborekin elkartu da proiektua lantzeko, hala nola, hiru ikastetxeetako ordezkariekin, irakasleekin eta gurasoekin, aniztasun funtzionala duten pertsonekin, gazteria saileko teknikariarekin eta adineko pertsonen elkarteetako kideekin. Aurre lanketa fasea amaituta, bi saio ireki egingo dira espazioaren diseinurako herritarren beharrak, iritziak, ekarpenak eta proposamenak entzun eta jasotzeko. Lehena bihar, maiatzaren 12an, izango da 18:30etatik 19:30etara Kultur Etxean, eta bigarrena ekainaren 6an.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA