Paper kalea irisgarriagoa eta seguruagoa da orain, obrak amaituta

Tolosako Udala
2022/05/19 | Obrak, Zerbitzuak, Auzoak
  • Pertsonak erdigunean jartzen dituen herri eredua bultzatzeko helburuarekin egin dira lanak, oinezkoei lehentasuna emanda.
  • Erdibitzailea kendu egin da eta bidegorriaren zoladura eta seinaleztapena hobetu dira. Horrez gain, espaloiak zabaldu egin dira, eta oinezkoentzako pasabide berriak sortu eta goratu dira.

 

 

Tolosa herri atseginagoa eta irisgarriagoa bilakatzeko helburuarekin kaleak eraberritzen jarraitzen du Udalak. Pertsonak erdigunean jartzen dituen herri eredua bultzatzea da lan guzti hauen helburua.

Obrak amaituta, eremura bisita egin zuten atzo Tolosako alkateak, Olatz Peon Ormazabalek, obra eta zerbitzuetako zinegotzi arduradunak, Patxi Amantegik eta udalteknikariek, obra zuzendari eta obra arduradunekin batera.

Olatz Peon Tolosako alkateak adierazi zuen bezala, Laskoain kalean eta Gernikako Arbolan egindako lanen ondoren, Paper kalea eraberritzeko lanak gauzatu direla “Irisgarritasuna, segurtasuna, eta espazioen kalitatea hobetzeko eta orain oinezkoentzako espazio gehiago dago eta espazioa erakargarriagoa da herritarrentzat”.

Tolosako Udalak zehaztutako mugikortasun planean jasotako irizpideak jarraituz egin dira Paper kaleko eraberritze lanak ere. Hala, bi biribilguneen arteko espazioan eskuhartu da. Bi erreilen arteko erdibitzailea kendu egin da, espazioa irabazi eta oinezkoen zein txirrinduan doazenen bideak eta ibilgailu motordunentzako espazioak bereiziz.

Bidegorri zatian ere berritze lanak egin dira, zoladura berria jartzeko eta seinaleztapena hobetzeko. Errepideari dagokionez, abiadura murrizteko zoladura jarri da, espazioa seguruagoa izan dadin oinezkoentzako. Horrez gainera, eta oinezkoen irisgarritasuna hobetzera bideratuta, pasabide goratuak jarri dira eta iparraldeko espaloia zabaldu egin da.

5 hilabete iraun dute lanek eta Sasoi Eraikuntzak enpresa arduratu da lanak aurrera eramateaz,  guztira, 559.108,7 euroko (BEZa barne) aurrekontuarekin.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA