Tolosako Babarrunaren Kofradiak 2017ko Babarrun Festari egingo dizkion ekarpenak aurkeztu ditu eragile eta erakundeekin bat

Cita previa
Más información

Ayuntamiento de Tolosa
10/11/2017 | Comercio, Ferias y Turismo

Tolosako Babarrunaren Kofradiak 2017ko Babarrunaren Festaren barruan egingo dituen ekarpenen berri eman du gaur goizeko prentsaurrekoan. Kofradiatik, Maisu Handia den Imanol Zubelzuk hartu du hitza. Orotara, hiru egitasmo antolatu eta kudeatzearen berri eman du.

  • XXVII. kapitulua. Aurtengo Ohorezko Kofradeen artean izango dugu Ana Urrutia (EITB, eguraldia) babarrunaren prozesuan eguraldiak garrantzi handia duelako; Tolosako Ekinbide Etxea – TEE (kultura-alorra) 50 urtez Tolosako kultura bizirik mantendu izanagatik; Edurne Trancho (sukaldaritza-alorra, telebista) hain denbora laburrean batetik bestera dabilelako Tolosako perla beltza ezagutarazten; eta Udaberri Dantza Taldea (kultura-alorra) ere egingo dugu ohorezko, 60. Urteurrena betetzeaz gainera, oso identifikatuak sentitzen garelako haiekin, gazte eta ekintzaileak izateagatik aldi berean. Horrez gain, Brian Cullen izendatuko dugu kofradiako kide, eta lapikoaren aurrean zin egin beharko du kofradiaren parte izateak duen erantzukizuna. Cullen kofrade izendatzearen arrazoia da Tolosaldeko turismo-alorrean lan egitea kofradiarentzat profil interesgarria dela, inork baino hobe ezagutzen baititu Tolosara datozen bisitarien behar eta nahiak.
  • Pul-pul jardunaldi gastronomikoak: Elikadura atzo, gaur eta bihar izenburupean, lehenbizikoz, gastronomiari lotutako bi hitzaldi emango dute biokimiko eta ikerlari den Iñaki Alavak eta Mikel Zeberio gastronomia-kritikariak. Izenburuak dion legez, elikadura ardatz hartuta, lehengo eta oraingo garaiak aztertuko dituzte mintzalariek, eta noranzko bidea hartuko duen gure elikatzeko moduak. Zubelzuren hitzetan, “jardunaldien helburua da bertako produktuak elikaduran duen garrantziaz hausnartzea, eta biharko joera gastronomikoak ezagutzea”. Jardunaldiak azaroaren 15ean izango dira, arratsaldeko 19:00etan, TOPICen.
  • Euskal Jaia. Lehengo urteko jaiari jarraipena ematearren, aurten ere euskal festaren eguna izango dugu azaroaren 18an. Artzain-andrez janzteko deia egin du Zubelzuk, eta gogora ekarri du Euskal Jaia promozionatzeko eginiko bideoa: “Lehengo garaietara bueltatzea gonbidatzen gaitu bideoak: babarruna zen eguneroko jakia, eta janzkera hori zen eguneroko jantzia; horregatik, Tolosako babarruna presente dago tolosarren eguneroko ekintza guztietan, eta haiek ez dira horien presentziaz harritzen”. Euskal Jaiaren egunean kofradiak egingo duen ekarpena izango da, batez ere, dinamizazioari loturikoa. Udalarekin bat, azoka berezia antolatuko da, non babarrunak banatuko ditugun, Udaberrik hartuko du parte, Tolosako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak ere bai, erromeria ibiltaria ere izango dugu... eta beste hainbat gauza.

Prentsaurrekoan egon dira, batik bat, Euskal Jaian presente egongo diren hainbat eragile.

  • Babarrun Ekoizleen Elkartea: Xabier Goikoetxea.
  • Tolosa&Co. Tolosa&Coko koordinatzailea den Edit Etxezarretak azaldu du Tolosaldeko Babarrun Ekoizle Elkarteak Tolosa&Co-ko taberna eta jatetxeen esku jarriko dituela doan egun horretarako behar dituzten babarrunak. Guztira, 80 kg; bestetik, eta Euskal Jaia promozionatzeko helburuarekin, Maritxu eta Lardies denden eskutik, bi artzain-andre jantzi zozketatuko dira Tolosa&Co-ko ostalaritzan kontsumitzen duten guztien artean. Parte hartzea txartelen bidez izango da, eta sari banaketa azaroaren 24ean.
  • Tolosako Udalaren ordezkaria: Nerea Letamendiak eskerrak eman dizkie eragile orori, batik bat, Tolosako Babarrunaren Kofradiari aire berria emateagatik Babarrunaren Festari. Orain arte bezala, elkarlanean jarraituko dugula azaldu du, modu estuago batean.
  • Udaberri: Nerea Diaz.
  • Galtzaundi: Igor Agirre.

Cita previa

Servicio de atención ciudadana y registro del Ayuntamiento de Tolosa (UDATE)

Para mayor comodidad y evitar esperas, le recomendamos concertar una cita previa. Para ello, le llamaremos al teléfono que nos ha facilitado en las 24 horas (día hábil) siguientes a la cumplimentación de este formulario, para contestar a su consulta o confirmar la fecha y hora de la cita.

SOLICITAR CITA PREVIA