Duo Jaderen kontzertua bihar, irailak 18, Zerkausian, Amaia Agirre bertsolariak aurkeztuta, udazkeneko Jabetze Eskolari hasiera emateko

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udala
2018/09/17 | Berdintasuna
  • Hitzordua: bihar, irailak 18, arratsaldeko 19:30etan, Zerkausian. Irekia da.
  • Urri hasieratik azaroa amaiera bitarte gauzatuko dira 2018/19 ikasturteko udazkeneko Jabetze Eskola osatzen duten 11 ikastaro, tailer, hitzaldi eta topaketak.
  • Izen-emateak Kultur Etxean egin ahal izango dira, ordutegi honetan: 10:00-13:00 eta 16:00-19:30, edota 943 67 03 83ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatziz.

Urriaren 3an hasita, azaroaren amaierararte luzatuko da ikasturteko Jabetze Eskolaren udazkeneko tartea. Oraingoan 11 jarduera antolatu dira. Aurten gainera, Jabetze Eskolaren irekiera kontzertua egingo da estreinakoz: Duo Jade bikoteak izango du ardura. Bihar, irailak 18, izango da, arratsaldeko 19:30etan, Zerkausian, Amaia Agirre bertsolariak aurkeztuta.

 

Tolosako Jabetze Eskolak 11 jarduera antolatu ditu udazkenerako

Aurreko ikasturteetan arrakastatsuak suertatu direnek jarraipena izango dute eta partaide zein interesatuek proposatutako beste gai eta ikastaro batzuk ere txertatu dira. III. Berdintasun Planean (2015-2020), 'Emakumeen Ahalduntzea eta Parte-hartzea' ardatzean jasota daude ikastaro berriok ere. Honakoak dira ikastaroak (liburuxkan informazio zabalagoa*):

  • 'Berdintasunezko eta tratu oneko loturak', Pepa Bojó Ballesterren eskutik. Egunak: Urriak 3, 10, 17, 24 eta 31. Azaroak 7, 14, 21 eta 28 (asteazkenak). 15:00-17:00 Tolosako Kultur Etxean.

  • 'Txalaparta ikastaroa', Olatz Garcia Caminosek emanda. Egunak: Urriak 9 eta 23. Azaroak 6 eta 20. Abenduak 4 (astearteak). 18:00-20:00 Tolosako Kultur Etxean.

  • Tolosako Udal liburutegiarekin elkarlanean, 'Munduko Emakumeen literatura'. Mertxe Tranche Iparraguirre izango da irakaslea. Urriak 10. Azaroak 14. Abenduak 12. Urtarrilak 16. Otsailak 13. Martxoak 20 (asteazkenak). Ordutegia: 18:00-20:00.

  • 'Zaintza begirada berri bat: zaindu, geure burua zainduz. Emakume zaintzaileentzako tailerra' Kontxi López Soriaren eskutik. Egunak: Urriak 11, 18 eta 25. Azaroak 8 eta 15 (ostegunak). 15:00etatik 17:00etara Kultur Etxean.

  • 'Batukada feminista', Arantxa Vicedo Rubio eta Ainara Sarasketa Alberdi musikariekin. Egunak: Urriak 16 eta 30. Azaroak 13 eta 27. Abenduak 11. Urtarrilak 22. Otsailak 5 eta 19 (astearteak). Ordutegia: 18:30-20:30, Ferialekuan (San Esteban auzoa).

  • 'Zirriborroetan bagara: mugitzen ari diren gorputzen laborategia', Oihana Andueza Garcia psikologoarekin. Egunak: Azaroak 8 eta beste saio bat. Ordutegia: 17:30-20:30, Kultur Etxean.

  • 'Autodefentsa feminista', Maitena Monroy Romeroren gidaritzapean. Egunak eta ordutegia: Urriak 19 (ostirala), 16:00-20:00, eta urriak 20 (larunbata), 10:00-14:00. Kultur Etxean izango dira saioak.

  • Solasaldia “Sin reglas. Erótica y libertad femenina en la madurez” Anna Freixas Farré liburuaren egilearekin. Aurkezlea: Nerea Sancho Esnaola. Urriak 22an (astelehena), 18:00etatik 20:00etara Kultur Etxean.

  • 'Maskulinitateak eta indarkeria matxisten prebentzioa', Mikel Otxotorena Fernandezen eskutik. Egunak: Azaroak 5 eta 12 (astelehenak), 17:30etatik 20:30etara, Kultur Etxean.

  • Adineko emakumeen aurkako indarkeriari buruzko solasaldia: 'Indarkeria isildua' Izaskun Solagaistua Arza psikologoarekin. Azaroak 26an (astelehena), 18:00etatik 20:30etara, Kultur Etxean

Ohikoa denez, Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailak Guretzako gunea antolatuko du, Tolosako Berdintasun Sailaren laguntzarekin, beste jatorri kultural batzuetako emakumeei zuzenduta. Ohiko topaketez gain, informazioarekin, gogoetarekin eta aisialdiarekin lotura duten hainbat jarduera eskaintzea da asmoa. Parte hartu nahi duen orok Tolosaldea Garatzeneko Migrazio eta Aniztasun Sailarekin jarri behar du harremanetan: 646 05 70 80 telefonora deituta edota migrazioa@tolosaldea.eus -era idatzita.

Ohi bezala, Kultur Etxean burutuko dira izen-emateak eta matrikulak astelehenetik aurrera, irailak 10, ordutegi honetan: goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara; edota 943 670 383ra deituz edo berdintasuna@tolosa.eus -era idatziz.

Jakin ere, dohaineko haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo dela, aurretik izena eman eta eskatuta.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA